FEECAPP-ek Bizikidetasunari buruz familia, irakasle eta gazteentzako prestatu dituen gidaliburuen aurkezpen ekitaldia

Bizkaiko Ikasleen Gurasoen eta Famili Gurasoen Federazioak (FECAPP) antolatutako hitzaldi-solasaldi batean parte hartu du Iñigo Lamarca arartekoak. Ekitaldi horretaz baliatuta, federazioak bizikidetasunari buruz familia, irakasle eta gazteentzako paratu dituen gidaliburuak aurkeztu ditu.

Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxe itunduetako 64 guraso elkartek osatzen dute FECAPP eta, material horiek aurkeztuz, Justizia eta Administrazio Publiko Sailak egindako deialdi batera aurkeztutako lana bukatu dute. Deialdi horren helburua zen zenbait balio unibertsalen alde (esaterako, bakea edo giza eskubideak) jarduera- eta ekimen-programak eta proiektuak prestatzea.

Horrela, arartekoarekin batera, bizikidetasun onaren alde konprometitutako hainbat pertsonak hartu zuten parte mahainguruan: Javier Galparsorok (CEAR Euskadiko presidentea), Ana Isabel Valenciagak (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkaria), Ana Isabel Carok (Hezkuntza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoko zuzendaria), Ibone Bengoetxeak (Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako zinegotzia), Inés Ibáñezek (Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Administrazio Publiko Saileko Giza Eskubideen arloko zuzendaria) eta Javier Rodeñok (FECAPPeko presidenteak).

Bilbao, 2010eko maiatzaren 24a