FEKOOR-ren VI. Jardunaldia

Zorroztasun politikak iritzipean: ezgaituen eskubideetan eta bizi-kalitatean duten eragina. Ongizate iraunkorraren eredu berri baten bidetik

Ezgaitu Fisikoen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak (FEKOOR) antolatutako jardunaldi bat egiten ari da gaur Bilbon, zorroztasun politikak ezgaituen eskubideetan eta bizi-kalitatean izaten ari diren eraginari buruz.

Iñigo Lamarca arartekoak eman dio hasiera topaketari, honako izenburuko ponentziarekin: "Ongizate Estatua desegitea. Zergatiak eta ondorioak". Bere mintzaldian, arartekoak giza eskubideen ikuspegitik aztertu du zorroztasun politikek eta krisiak zer ondorio dituzten baztertuta geratzeko arriskuan dauden taldeentzat.

Jardunaldi horren bitartez, FEKOORREK mahai gainean jarri nahi du EBk krisiari aurre egiteko bultzatu dituen zorroztasun politiken eta murrizketen aurrean, zer hautabide hartzen ari diren kontuan arlo akademiko, ekonomiko eta sozialetan.

Bizkaiko ezgaitu fisiko edota organikoen 19 elkarte nagusiek osatzen dute FEKOOR (7.000 kide inguru ditu). Federazio hori 1979an sortu zen, elkarteen lana koordinatzeko asmoz, ezgaitu fisiko edota organikoak gizarteko arlo guztietan txertatzea lortzeko.

Bilbao, 2013ko azaroaren 15a