HAUSNARKETARAKO ETA HERRITARREN PARTAIDETZARAKO KANNABISARI BURUZKO FOROA

Arartekoak Kriminologiaren Euskal Institutuaren lankidetzarekin hausnarketarako eta herritarren partaidetzarako kannabisaren, horren erabileren, segurtasun juridikoaren eta horri lotutako politiken inguruko foroa antolatu du.

Donostian egingo den foroaren xedea gai horretan aditu diren pertsona batzuen artean hausnarketa eta eztabaida sustatzea da. Horregatik, neurri batean, ateak itxita egingo da. Interesdunak entzule gisa joan ahalko dira arratsaldeko hitzaldietara, baita 18:30etatik aurrera aditzera emango diren ondorioetara ere.


Lotutako dokumentazioa

EGITARAUA