Herri defendatzaileek beren elkartasuna adierazten diete martxoaren 11ko atentatuaren biktimei

"Espainiako autonomia erkidegoetako arartekook eta Espainiako Defensor del Pueblo-k, Konstituzioak eta nori bere Autonomia Estatutuak oinarrizko eskubideak babesteko eginkizuna eman digutenez gero, gure elkartasuna eta dolumina adierazi nahi diegu atzo, martxoak 11, Madrilen burutu zen atentatu terroristaren biktimei, baita haien familiei eta Madril herri osoari ere.

Laguntza eta elkartasun horren erakusgarri, gure erakundeak eskaintzen dizkiegu horien beharra duten edo erabili nahi dituzten herritar guztiei, tragedia horren ondorioak gutxitu edo arintzeko edozertan laguntzeko, eta, gainera, eutsi egiten diogu terrorismoa arbuiatu eta gaitzesteko jendearekin hartu dugun etengabeko konpromisoari, herritarren eskubideak babestekoari eta terrorismoaren biktimei adiskidetasuna eta laguntza ematekoari."

Jarduneko arartekoa
Mertxe Agúndez

Vitoria-Gasteiz, 2004ko martxoaren 12a