Herriaren Defendatzaileen Europako Sarearen urteko batzarra: herriaren defendatzaileen eginkizuna krisialdietan

Manuel Lezertua arartekoa eta Maria Luisa Aguirreche Europako eta Nazioarteko Gaien Bulegoko arduraduna Herriaren Defendatzaileen Europako Sareak urtero egiten duen batzarrera joan dira. Europako herriaren defendatzailea da batzar horren buru. 

Bertan gai hauek jorratuko dira: errefuxiatuei laguntzea, administrazio publikoak digitalizatzea eta COVID-19a kudeatzea.

Hilaren 28an, administrazio publikoak digitalizatzeari buruzko mahai-inguru batean esku hartuko du arartekoak.

Egitaraua: https://www.ombudsman.europa.eu/es/event/en/1438

    Location : Estrasburgo, Frantzia


Ekitaldiak gorde: