Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXV. Jardunaldiak
Landa-ingurunean osasun-zerbitzu publikoa ematea
Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa, Arartekoko beste ordezkari batzuekin batera, Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXV. Jardunaldietan parte hartu du, Leonen.
Topaketa horretan, landa-ingurunean osasun-zerbitzua ematearekin lotutako arazoak eta herritarren kexak aztertu dituzte defentsa-erakundeetako arduradunek.
Estatu espainolak osasuna babesteko daukan sistema publikoak orokorra eta unibertsala izan nahi du, gehienbat aurrekontu publikoen bitartez finantzatua dago eta gizon-emakume guztiei osasun-arreta berdin emango zaiela bermatzen du.
Alabaina, muga eta arazo asko ere baditu, eta, zenbaitetan, ez da nahikoa biztanleen premiei erantzuteko.
Muga nagusietako bat landa-ingurunean gertatzen da, hainbesteraino non landa-inguruneko osasun sistemaz eta hirikoaz hitz egin baita eta biak bereizten baitira, desberdintasun handiak sortuz.
Berez zaila baldin bada biztanle guztien osasun-arazoak artatzea, askoz ere zailagoa da landa-ingurunean, han biztanle gutxi eta geografian sakabanatuta baitaude.
Gai horiek aztertu eta eztabaidatu ondoren, herriaren defendatzaileak topaketan ateratako ondorioak jakinarazi dituzte.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 23a