Herriaren Defendatzaileen XXXII. Jardunaldiak

Informazio publikoa jasotzeko eta gardentasunerako eskubidea

Manuel Lezertua arartekoa, erakundeko ordezkari batzuekin batera, Herriaren Defendatzaileen XXXII. Jardunaldietan parte hartuko du egunotan, Compostelako Santiagon.

Hil honen 3an eta 4an, defentsa-erakundeetako zenbait ordezkarik eta beste aditu batzuek gaiok aztertuko dituzte, besteak beste: gardentasunaren garrantzia eskubideak baliatzeko orduan, baita defendatzaileek arlo horretan duten eginkizun nagusia.

Topaketari bihar ekingo zaio, hasiera-hitzaldi honen bidez: "2.0 gardentasuna: betetzetik zaletasunera". Javier Amorós Dordak emango du, Gardentasun eta Gobernu Onaren zuzendariorde nagusia baita.
Gero lan-mahai bat egingo da, Manuel Lezertua arartekoak moderatua, gai honen inguruan: "Gardentasuna demokraziaren eta eskubideak gauzatzearen oinarrizko elementu gisa". Eztabaida horretan esku hartuko dute Francisco Fernández Marugánek (Espainiako jarduneko herriaren defendatzailea), Rafael Ribók (Kataluniako síndic de greugesa), Manuel Medinak (Andaluziako Gardentasunaren eta Datuak Babesteko Kontseiluko zuzendaria) eta Carlos Totorikak (Ermuko alkatea).

Asteazkenean ezagutaraziko diete bertaratutakoei defentsa-erakunde guztiek zer-nolako ondorioak atera dituzten gardentasunaz eta informazio publikoa jasotzeko eskubidea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 2a