Herritar batek bere seme adin txikikoaren errolda ziurtagiria lortu du, Donostiako Udalak kasu horri buruzko Arartekoaren gogoetak aintzat hartu ondoren

Pertsona batek kexa azaldu zion Arartekoari, Donostiako Udalak ukatu egin baitzion bere semearen errolda ziurtagiria. Emazte ohiarekin partekatuta zeukan semearen zaintza, baita guraso-ahala ere. Udalari eman zion hitzarmen arautzailean, berariaz idatziz jasota zegoen herritar horrek semearen zaintza partekatua zeukala.

Hala ere, udalaren Herritarren Arretarako Zerbitzuan eman zioten informazioan adierazten da datu pertsonalak babeste aldera ukatu ziotela eskatutako ziurtagiria, ulertu baitzuten umea amarekin bizi zela, ez berarekin. Horrez gain, idazki hartan jakinarazi zioten bulego horretako langileek jarraibide argiak zeuzkatela datu pertsonalak babesteko, batez ere adin txikikoen kasuan. Haren esanean, halakoetan, "etxebizitzan erroldatutako pertsonei ematen zaie ziurtagiria, eta eskatzailea etxebizitza berean bizi ez bada, eskaera onartzen da eta etxebizitza horretara bidaltzen da ziurtagiria."

Kexagileak eman zizkigun agiriak aztertu eta gero, Gomendio bat bidali genion Donostiako Udalari, hain zuzen, bere garaian Bilboko Udalari egindakoa. Kasu hartan, aitak zeukan guraso-ahala, baina ez zuen baliatzen umearen zaintza.

Udalak erantzun zigun ziurtagiria emango ziola herritar horri, eta aztertzen ari direla Arartekoaren gomendioa ezartzeko aukera.


Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 4a