Herritarren Defendatzaileen Koordinaziorako XXV. Jardunaldiak

"Krisi ekonomikoaren eragina giza-eskubideak betetzerakoan". Horixe da jardunaldi berrien gai orokorra. Bertan, Ararteko erakundearen ordezkaritza batek hartzen du parte

Egun hauetan Logroñon ari dira Herritarren Defendatzaileen Koordinaziorako XXV. Jardunaldiak burutzen. Foro horrek urtero biltzen ditu defendatzaile autonomiko guztiak eta Herriaren Defendatzailea. Horren bidez, esperientziak eta ideiak elkartrukatu nahi dira eta Espainiako estatuko defentsa bulego guztien funtzionamenduarekin eta helburuekin lotutako gaiak komunean jarri, bai eta komunean dituzten gaiak eta arazoak jorratu ere.

Aurtengo jardunaldien helburu nagusia giza eskubideak betetzerakoan krisiak izan duen eragina aztertzea da. Azterketa horren bidez, ondorioztatu ahalko da erakunde publikoek, uneko ziklo ekonomikoaren oinarriek, herritarren eskubideak babesteari dagokionez kalteak eragin ditzaketen aldaketak egin ote dituzten euren politiketan.

Iñigo Lamarcak, Julia Hernández laguntzailearekin batera, Ararteko erakundearen ordezkaritzaren buru da eta hainbat bilera eta mahai-ingurutan hartu du parte gai ugari jorratzeko: etika ekonomikoa eta balioen etika, familiei laguntza eskaintzeko neurriak, batez ere etxebizitzari dagokionez, edo krisiak izan duen eragina herriaren defentsa bulegoetan bertan.

Era berean, jardunaldiak egin diren bitartean, Herritarren Eskubideen Foroa ere gauzatu da: Krisi ekonomikoaren aurrean zailtasun bereziak dituzten pertsonen eskubideak.


Logroño, 2010eko irailaren 28a