Egiletza
:
Ararteko, Europako eta Nazioarteko Gaien Bulegoa
Homofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren kontrako nazioarteko eguna: LGBTIQ+ pertsonen eskubideen egoera Europan
Homofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, Europako gizarte zibileko elkarte batzuek beren txostenak argitaratu dituzte kontinenteko LGBTIQ+ pertsonen eskubideen egoerari buruz, eta joan den urtean ezagututako aurrerapenak, atzerapausoak eta jardunbide egokiak nabarmendu dituzte.
Egun honetan, Arartekoak azpimarratu nahi du Europako gizarte zibilak lan garrantzitsua egiten duela Europako LGBTIQ+ pertsonen eskubideen eremu bat izatearen alde, euskal herritarrei elkarte horien lanaren emaitzak hurbilduz.
- Transgender Europeren Trans eskubideen mapa
- ILGA Europeren LGBTI eskubideen mapa
- Organisation Intersex International Europeren jardunbide egokien mapa
- International Lesbian, Gay, Bisexual, Transgender, Queer and Intersex Youth & Student Organisationen LGBTI hezkuntza inklusiboari buruzko txostena eta indizea