IALC elkartearen 2023ko Urteko Konferentzia eta Batzar Orokorra

Manuel Lezertua arartekoa IALCen (Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkartea) 2023ko Urteko Konferentzia eta Batzar Orokorrean parte hartzen ari da egunotan. Gaur, Diputatuen Kongresuko Erregelamenduan hizkuntza koofizialen erabileraz egin diren azken aldaketak azalduko ditu.

Lezertuak berriki jazotako gertakari hau aipatuko du: 45 urtean espainierazko demokrazia-sistema izan ondoren, duela egun batzuetatik aurrera, Kongresuko diputatuek espainieraz ez ezik, Estatuko hiru hizkuntza koofizialetako edozeinetan ere esku har dezakete: euskaraz, katalanez eta galizieraz.

Ararteko erakundeak aktiboki parte hartzen du IALC elkartean, izan ere, legeak erakunde honi ematen dizkion betekizunen artean dago euskara eta gaztelania hizkuntza koofizialak izatetik eratortzen diren herritarren hizkuntza-eskubideak babestea. Lan hori beste herrialde batzuetako antzeko erakundeekin batera egiten du, eta erakunde horiek IALC elkartean bilduta daude. 

IALC elkartearen zeregina hauxe da: berdintasuna, aniztasuna eta hizkuntza-eskubideak sustatu eta bultzatzea mundu osoan, eta hizkuntza-komisarioei babesa ematea, lanbide-maila gorena lortu ahal izan dezaten baliabide hauek erabiliz:

•    Hizkuntza-komisariotzak sortzeko orduan, aholkuak ematea.

•    Prestakuntza, lanbide garapen, ikerketa eta informazio arloetan, elkarri baliabideak ematea erraztea. 

•    Lankidetzan aritzea aniztasuna eta hizkuntza-eskubideak sustatu eta babestea helburu duten tankera bereko erakundeekin.

•    Hizkuntza-komisarioen eginkizuna eta garrantzia hobeto ezagutaraztea, eta gobernuei, Estatuko agentziei, akademikoei, hedabideei eta biztanleei, oro har, horretaz ohartaraztea.

•    Hizkuntza-komisariotza bat sortu nahi duten edo hizkuntza-eskubideak sustatu nahi dituzten eskualdeei laguntzea.

•    Azterlan enpirikoak elkarrekin partekatzea, hizkuntza-eskubideak bultzatzeko asmoz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 20a