IÑIGO LAMARCA ARARTEKOAK IRMOKI GAITZETSI NAHI DU CRISTINA ESTÉBANEZEN ERAILKETA BARAKALDON

Iñigo Lamarca arartekoak irmoki gaitzetsi nahi du Cristina Estébanezen erailketa Barakaldon, indarkeria matxistaren eraso baten ondorioz; eraso horretan Aingeru C.G. haren mutil laguna larriki zauritua gertatu da. Arartekoak, Aingeruri ahalik eta azkarren osatu dadila opa dio, eta biktima bien senideei eta lagunei elkartasuna adierazi nahi die.

Era berean, Ararteko erakundeak bere eskumenak erabiliko ditu eta ikerketa espediente bat zabalduko duela iragarri nahi du, indarkeria matxistari aurrea hartzeko eta mehatxatutako emakumeei babes egokia emateko dauden mekanismoak kasu honetan behar bezala funtzionatu duten jakiteko, eta aurrera begira mekanismo horiek hobetzeko proposamenak egiteko, hiltzaile matxistek emakume gehiagorik erail ez dezaten bermatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 7a