Jardunaldia: "12/2016 Biktimen legea eta Giza Eskubideen nazioarteko zuzenbidea"

Fabián Salvioli Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeko presidente ohiak txosten bat aurkeztu du, eta hauxe da horren ondorioa: 12/2016 Euskal Legea, Biktimen Erreparazioari buruzkoa, "giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearekin bat datorrela".

Salviolik aipatutako txostenaren ondorioak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak antolatutako jardunaldian. Halaber, honako hauek izan dira jardunaldi horretan: Manuel Lezertua arartekoa, euskal unibertsitateetako ordezkariak eta Jonan Fernández Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusia.

Aldez aurretik, Arartekoak eta Salviolik bilera egin dute Iñigo Urkullu lehendakariarekin.

Gasteiz, 2017ko apirilaren 24a