Jardunaldia: Familien legea. Amabakarrak non gaude?

BG Guraso Bakarreko Familietako Amen elkartea jardunaldi bat egiten ari da gaur Bilbon, gai hauek aztertzeko: Familien Legea eta emakume bakar baten kargura dauden familien egoera zehatza.

Manuel Lezertua arartekoak topaketa horren hasieran eta aurkezpen ekitaldian hitz egin du. Familiek babes berezia merezi dutela nabarmendu du, norbanakoak erabat hazi eta gara daitezen euskarri material eraginkorra direlako.

Ama guraso bakartzat duten familiak gero eta ugariagoak dira gure inguruan. Familia horiei buruz, arartekoak esan du bereziki kalteberak direla eta erakundeen laguntza merezi dutela, beraiek aurre egin beharreko arazoak arintzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 21a