Jardunaldia: "Nerabeen kontrako indarkeriaren erradiografia eta prebentzioa"

Bartzelonako Unibertsitateko Haur eta Nerabeen Biktimizazioari buruzko Ikerketa Taldeak honako jardunaldi honetara gonbidatu du Arartekoa: “Nerabeen kontrako indarkeriaren erradiografia eta prebentzioa”. Bertan, indarkeria-esperientziei buruzko nazio mailako lehen azterlana aurkeztuko da, Espainia osoko 14 eta 17 urte bitarteko gazteen lagin adierazgarri baten bidez.

Erakunde honek toki eta aldi askotan azpimarratu izan du metodologikoki sendoak diren azterlanak behar direla, haur eta nerabeen aurkako sexu-indarkeriaren prebalentziaz informazio egiazkoa emango dutenak. Errealitatea (askotan egintzaren izaeragatik beragatik ezkutatzen dena) ahalik eta ondoen ezagutuz soilik taxutu ahal izango dira errealitate lazgarri hori bermeekin eta sentiberatasunarekin aztertuko duten politika publikoak.

Jardunaldi horretan, sexu-biktimizazioaren gaineko datuak emango dira, zenbait gizarte-erakundetako ordezkarien balorazioarekin osatutakoak, informazio horren gizarte-inplikazioak direla eta.

 

    Location : CaixaForum. Madril


Ekitaldiak gorde: