Jardunaldia: "Zentzumen guztiak haur eta nerabeen aurkako indarkerian jartzea. Antzematea eta komunikatzea"

Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduraduna, Elena Ayarza, Haurren jardunaldi horretara joango da. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu du, haur eta nerabeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Euskal Estrategiaren garapen-esparruan, zehazki, 2. Ardatzaren inguruan (indarkeria goiz antzeman eta komunikatzea).

Haur eta nerabeen kontrako indarkeria goiz antzematen laguntzeko eta, horrela, haiengan izan dezakeen eragina ahalik eta txikiena izateko, jardunaldi horretan proposatzen da ezagutzan sakontzea, esperientzia interesgarriak ezagutaraztea eta sozializazioko edo hurbileko lehen mailako espazioetan jarduten duten eragileen arteko elkarrizketa sustatzea.

    Location : Bizkaia Aretoa. BilbO


Ekitaldiak gorde:

Lotutako dokumentazioa

EGITARAUA