Lankidetza hitzarmena sinatu dute Arartekoak eta Sestaoko udalak

Iñigo Lamarca arartekoak eta José Luis Marcos Merino Sestaoko alkateak lankidetza hitzarmena sinatu dute, udalaren jarduera erakunde honek behar dituen bizkortasunaz eta eraginkortasunaz burutuko dela bermatzeko. Izan ere, erakunde honen eginkizuna da administrazioaren jarduera eta tokiko zerbitzu publikoak objektibotasunez eta eraginkortasunez gauza daitezen, administratuen eskubideak bermatzeko.

Sestaoko Udalak hitzematen du arau batzuk ezarriko dituela Arartekoak Sestaoko Udalari bidaltzen dizkion kexak, informazio-eskaerak, errekerimenduak eta gomendioak bideratzeko eta kontrolatzeko sistema orokorrean (hitzarmenak bere baitan hartuko ditu udal horren mendeko erakunde autonomoak eta gainontzeko erakunde publikoak ere).

 

Sestado, 2011ko otsailaren 9a


Lotutako dokumentazioa

Sestaoko udaletxearekin lankidetzaren hitzarmena