LEGEBILTZARRA ETA HERRIAREN DEFENDATZAILEA

Parlamentuetako Legelarien Espainiako Elkartearen XXII. Jardunaldiak

Egunotan Parlamentuetako Legelarien Espainiako Elkartearen XXII. Jardunaldiak izaten ari dira Santiago de Compostelan. Bertan, zenbait adituk "Legebiltzarra eta herriaren defendatzailea" gaiaz eztabaidatuko dute.

Atzo, topaketa hasi ondoren, honelako gaiak aztertu ziren hainbat ponentziatan: herriaren defendatzaileak Estatu deszentralizatuetan, defentsa-erakundeen erregulazio juridikoa edo autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileen betekizuna eskubide sozialak babesteko orduan.

Gaur Herriaren defendatzailea etorkizuneko erronken aurrean izenburuko mahai-ingurua egin da. Mahai-inguru horretan parte hartu du Julia Hernández jarduneko arartekoak, Nafarroako, Galiziako eta Andaluziako herriaren defendatzaileekin batera.

Bere mintzaldian, jarduneko arartekoak erakunde horien alde hitz egin du, demokraziaren oinarri nagusi direlakoan. Bere iritziz, bide bakarra dago herritarrek gure gobernatzeko sisteman duten konfiantzarik eza desegiteko: demokrazia sendoagoa izatea, demokrazia eta pertsonak babestuko dituzten erakunde gehiago izatea. Horrela, hobeto aurre egin ahal izango zaie geroko erronkei.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 25a


Lotutako dokumentazioa

Julia Hernándezen interbentzioa 24-09-2015