Mahai-ingurua: Tortura eta tratu txarrak prebenitzeko mekanismoak. Eraginkortasuna eta zailtasunak

EHUren uda ikastaroen barruan, ekainaren 26an eta 27an, Donostiako Miramar jauregian, ikastaro bat egingo da gai honen gainean: “Egia eta torturaren biktimak aintzatestea”. Ekainaren 26an bertan, Torturaren biktimei laguntzeko Nazio Batzuen Nazioarteko Egunean, “Tortura eta tratu txarrak prebenitzeko mekanismoak. Eraginkortasuna eta zailtasunak " izenburuko mahai-inguruan parte hartuko dute Roberto Morenok (Arartekoko justizia eta espetxeratuen arloko teknikari arduraduna) eta María Luisa Romerok (Nazio Batuetako Tortura Prebenitzeko Azpibatzordeko partaidea), Arartekoak gai horretan azken urteotan izan duen eskarmentua jakinarazteko eta eztabaidatzeko.

https://www.uik.eus/eu/jarduera/egia-aitortza-torturaren-biktimentzat

    Location : Miramar Jauregia. Donostia/San Sebastián


Ekitaldiak gorde: