Migratzailearen Nazioarteko Eguna dela eta, Arartekoaren erakunde-adierazpena

2023ko abenduaren 18a

Arartekoak migrazio-bide seguruak eskatzen ditu, tragedia humanitarioak saihesteko

Arartekoak migrazio-bide seguruak eskatzen ditu, tragedia humanitarioak saihesteko Migratzailearen Nazioarteko Egunean, Arartekoak bat egiten du Nazio Batuen Erakundeak migrazio-bide seguruak eta erregularrak ezartzearen alde egindako aldarrikapenarekin, milaka pertsonak egin behar izaten dituzten lekualdaketetan bidegabeki nozitzen dituzten etengabeko ezbeharrak saihesteko. Era berean, eskatzen du erantzun humanitarioa eman dakiola migratzaileek bizi duten egoerari.

Arartekoak balioetsi egin nahi ditu euskal administrazio publikoek Euskadira iristen diren pertsonei zerbitzu eta prestazio egokiak eskaintzeko egiten dituzten ahaleginak, diskriminazioaren kontrako politika publikoak bultzatuz, Arartekoak berriki egindako azterlan honetan adierazten denez: Diskriminazioa eta diskriminazioaren aurkako politika publikoak EAEn.

Kezkatuta ikusten du nekez lor daitekeela hitzordua Estatuko Administrazio Orokorrarekin, migratzaileen administrazio-egoerari eta nazioarteko babes-eskatzaileei dagozkien izapideak egin ahal izateko. Aurrez aurreko arreta behar bezain bizkor jasotzeko zailtasunak  ezintasuna ez denean  gehitu egiten ditu pertsona horiek gure erkidegoan txertatzeko eragozpenak, eta, aldi berean, oztopatu egiten du haiek gizartean, ekonomian eta kulturan parte hartzea, baita gure artean bizimodu duina egin ahal izatea.

Horregatik, Arartekoak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala bete dadin defendatzeko konpromisoa berresten du. Adierazpen horren 75. urteurrena ospatu berri dugu, eta 1. artikuluan ezartzen du gizon-emakume guztiak libre jaiotzen direla, duintasun eta eskubide berberekin. Horregatik, premiaz garatu behar dira berariazko neurriak, ezinbestean beren bizitokiak utzi behar dituztenei arreta emateko. 

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 17a