Nazioarteko Biltzarra: Globala-Eskualdekoa-Herrikoa, Erakundeak, harremanak eta sareak. Lege Soziologiaren iragana eta geroa.

Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak 25 urte beteko ditu aurten. Hori ospatzeko, erakunde horrek nazioarteko biltzar bat antolatu du, besteak beste, gai hauetaz hausnartu eta eztabaidatzeko: trantsizio-justizia, gazteen delinkuentzia, adin txikikoen epaitegiek hartutako neurriak, bitartekotza zibila eta pertsonak mugartean salerostea, gizarte-desberdintasunak eta erakunde juridikoak.

Iñigo Lamarca arartekoak biltzarraren hasiera-ekitaldian parte hartu du, Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Justizia sailburuarekin batera. 200 pertsonatik gora bertaratuko dira datorren ostiralean bukatuko den biltzar horretara.

Soziologiaren Nazioarteko Elkartearen Lege Soziologiako Ikerketa Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak 1988an sortu zuten, Oñatin (Gipuzkoa), Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea. Bere hastapenetatik, erakunde horrek lotura akademikoak eta lankidetza-harremanak finkatu ditu Europako eta Europaz kanpoko hainbat unibertsitaterekin, bere instalazioak eskaini ditu mintegiak eta lantegiak antolatzeko, irakasleentzako eta liburutegian ikerketa-proiektuak egiteko. Urteak aurrera egin ahala, erakunde hori oinarri garrantzitsua bihurtu da lege- eta gizarte-zientzien eremuan lan egiten duten adituen munduko sarean.

Oñati, 2014ko maiatzaren 21a