Osasun mentala eta pertsonen eskubideak

XXVII. Uda Ikastaroak,  XX. Europar Ikastaroak - UPV/EHU 2008

Buru osasuna eta pertsonen eskubideak

Uztailaren 11rako, ostirala, Ararteko erakundeak, EHUren udako ikastaroekin elkarlanean jardunez, “Salud mental y derechos de las personas” izeneko jardunaldia antolatu du Donostiako Miramar jauregian.

Buru osasunarekin erlazionatutako nahasteak eta gaixotasunak giza eskubideei eta osasunaren eta gizarte zerbitzuen sistemei dagozkien hainbat mailatan daude. Ikastaro honen helburua maila horien arteko harremanak aztertzea eta ikus daitezkeen aldeak agerian uztea da, buru osasunaren egungo egoeran oinarrituta. Horren ildotik, era horretako osasun arazoren bat duten pertsonei zuzendutako politika publikoak ebaluatu nahi dira, bai osasunaren arlokoak bai gizartearen arlokoak. Era berean, pertsona horien eskubideak eta eskubide horiek babesteko mekanismoak zer egoeratan dauden aztertu nahi da. Oso ohikoa izaten jarraitzen du buruko gaixotasun larri jarraituren bat duten pertsonen tratamendua eteteak.

Dokumentazioa entregatu ondoren, ikastaroa 9:45ean hasiko da, Clara Asuaren hitzaldiarekin, "Salud mental y limitación de la capacidad de obrar" izenburupean. Ondoren, Iñaki Márkezek, Basauriko Buru Osasuneko Zentrokoak, "Situación de la atención a la salud mental" izango du hizpide. Atsedenaldiaren ondoren, Madrilgo Comillaseko Unibertsitateko irakaslea den Julián Carlos Ríosek "Salud mental en el ámbito penitenciario" hitzaldia eskainiko du eta 12:30ean mahai-ingurua egingo dute Egunabar Asociación Vizcaína de Usuarios de Psiquiatría elkarteko Rosa Braceras, FEDEAFESeko Margaritza Tarazagak eta Itziar Cabieces psikologo klinikoak. Ondoren, eztabaida izango da.

    Location : Donostia-San Sebastián


Ekitaldiak gorde: