OSPITALEETAKO LARRIALDIAK ESTATUKO OSASUN SISTEMAN: GAIXOEN ESKUBIDEAK ETA BERMEAK

Autonomia erkidegoetako ombudsmanek eta Espainiako herriaren defendatzaileak azterlan bat aurkeztu dute gaur Madrilen, elkarrekin egindakoa, gai honen gainean: Estatuko ospitaleetako larrialdi zerbitzuak eta horien funtzionamenduak oinarrizko eskubideetan duten eragina.

Azterlan hori hiru helburu lortzeko asmoz proposatu zen:

· Larrialdietako osasun-laguntzaren eskubideak eta bermeak identifikatzea, bai eta haien aplikazio-estandarrak ere.
· Zerbitzu horietan, egoera ahulenean dauden pertsonei nola laguntzen zaien aztertzea
· Gaixoen erreklamazioak eta iradokizunak aztertzea, zerbitzuaren barometro gisa eta zerbitzua hobetzeko tresna gisa erabiltzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 26a


Lotutako dokumentazioa

Hospitaleetako larrialdiei buruzko azterlanaren laburpena Las urgencias hospitalarias en el sistema nacional de salud: derechos y garantías de los pacientes