PRENTSA OHARRA

Arartekoak zeharo gaitzetsi nahi ditu ETAk Fernando Buesa eta Jorge Diez hil zituela oroitarazten duen monolitoaren aurka eta Fernando Buesaren familia-panteoiaren aurka egindako erasoak.

Intolerantziaren eta gizagabetasunaren adierazgarri larri horiek bizikidetza demokratikoaren kontrako erasoak dira, eta, bereziki, terrorismoaren biktima guztien kontrakoak.

Manuel Lezertuak elkartasuna adierazi nahi die Fernando Buesaren eta Jorge Diezen familiei.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 6a