Sakharov saria jaso dute Nadia Muradek eta Lamiya Aji Baxarrek

2016ko Sakharov sariaren irabazleek, Nadia Murad eta Lamiya Aji Baxarrek gaur jasoko dute sari hori, Europako Parlamentuak Estrasburgon (Frantzia) egingo duen osoko bilkuran. Bi yezidi horiek bizirik atera ziren Irakeko Estatu Islamikoaren gatibualditik. Sexu esklabotasunetik ihes egin zuten eta talde terrorista horren sexu-indarkeriaren kanpainak eragindako emakumeen bozeramaile bihurtu dira, baita yezidi gutxiengo jazarriaren eledun ere.

Iturria: Europako Parlamentua

Berrian sartzeko