Sidálavaren jardunaldia: 30. urteko esperientzia askatasunaz gabetutako pertsonak artatzen

30 urte bete ditu espetxeratuak gizarteratzen eta IHESaren kontra borrokatzen diharduen erreferentziako erakunde horrek. Hori dela eta, jardunaldi bat antolatu du eta bertan parte hartuko dute Inés Ibañez de Maeztu arartekoaren ondokoak eta espetxeratuen eta justiziaren arloko langile batzuek. Orobat, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, euskal espetxe-administrazio berriko zenbait arduradunek eta hirugarren sektoreko eta unibertsitateko aditu batzuek esku hartuko dute, espetxeratuek erkidegoko egoitza-baliabideak eskuratzeko dituzten zailtasunen gainean.

 

    Location : Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Vitoria-Gasteiz


Ekitaldiak gorde:

Lotutako dokumentazioa

programa_jornada_5_mayo.pdf