Etxebizitza

Batzordeak eskatutako Manuel Lezertua arartekoaren agerraldia, azaltzeko zer analisi egiten duen 2022, 2023 eta 2024. urteetan etxebizitzaren arloan Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen funtzionamenduaren gaineko kexei edo ofizioz egindako beste ikerketa batzuei buruz.

Arartekoak amaitutzat jotzen du kexa baten harira egindako jarduketa, “Etxebide” Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroan inskribatzeko eskaera bati erantzun ez izanari buruzkoa.

Donostiako Udalari gomendatzen zaio kexagileari 2024ko ordainagirian aplikatutako OHZren kuotaren gaineko % 150eko errekargu gehigarria ofizioz baliogabetu dezala, egiaztatu baita etxebizitza alokatzeko erabiltzen zela.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako Sailari gomendatzen zaio berma dezala sei kidetik gorako familia ugariek gainerako guztien aukera berekin parte hartu ahal izatea babes publikoko etxebizitzak adjudikatzeko prozeduretan.

Bilboko Udalaren Etxebizitza Arloari atxikita dagoen Udal Etxebizitzen Toki Erakunde Autonomoari gomendatzen zaio beharrezko neurriak ezar ditzala etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatzeko.

Bilboko Udalaren Etxebizitza Arloari atxikita dagoen Udal Etxebizitzen Toki Erakunde Autonomoari gomendatzen zaio beharrezko neurriak ezar ditzala etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatzeko. .

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari gomendatzen zaio berrikus dezala Gaztelagun programaren alokairurako laguntza-eskaera batean atzera egiteko adierazpena.

Eusko Jaurlaritzarko Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari gomendatzen dio bidal dezala etxebizitzaz aldatzeko beharra aitortzeko formalizatutako eskaera, hala, (XXX)go Udalak etxebizitza horren bizigarritasun-egoera baloratu dezan.