Terrorismoaren Biktimak Gogoratzeko Europako Eguna

Itxaropen ahotsak - Oroimenean elkartutako belaunaldiak

Europako Batzordeak Terrorismoaren Biktimak Gogoratzeko Europako Eguna ospatzeko ekitaldiaren 18. edizioan parte hartzera gonbidatu du Arartekoa. Ekitaldi hori gaur -ostirala izango da. Eskaintza horri erantzuteko, Arartekoko terrorismoaren biktimen arloko koordinatzailea, Roberto Moreno, bertan birtualki parte hartzen ari da. Aurten ekitaldiak izenburu hau du: Itxaropen ahotsak-Oroimenean elkartutako belaunaldiak.

Data horrexetan gertatu zen, Madrilen, 2004ko matxoaren 11ko atentatu terrorista, non dozenaka lagun hil ziren, eta ehunka lagun zauritu zituzten. Atentatu haren handitasuna ikusita, Europar Batasunak martxoaren 11 Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna izendatzea erabaki zuen.


Gasteiz, 2022ko martxoaren 11