Tortura prebenitzeko mekanismo nazionalaren aurkezpena

Iñigo Lamarca arartekoa "Tortura Prebenitzeko Mekanismo Nazionala Aurkezteko Jardunaldi"ra joan da gaur goizean. Ekitaldi hori Senatuan inauguratu dute elkarrekin Javier Rojo Goi Ganberako presidenteak eta Enrique Múgica Espainiako herriaren defendatzaileak, erakunde horri eman baitzaizkio Tortura Prebenitzeko Mekanismo Nazionalaren betekizunak.

Ekitaldi horretan parte hartu dute, besteak beste, Nazio Batuen Tortura Prebenitzeko Azpibatzordeko lehendakariordeak, Mario Coriolanok; erakunde horren Espainiako ordezkari Emilio Ginések; Amnistía Internacional-ek Espainian duen zuzendariak, Esteban Beltránek; eta Estatuko Herriaren Defendatzailearen lehenbiziko ondokoak, M.ª Luisa Cava de Llanok.


Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 10a