TXOSTEN BEREZI HAU ESKURA EMAN DUGU: ARRETA SOZIOSANITARIOA: ESPARRU KONTZEPTUALA ETA NAZIOARTEKO ETA AUTONOMIETAKO AURRERAPAUSOAK. HURBILKETA

Helburua eta eremua

Aurkeztera goazen txostenaren bidez, arreta soziosanitariora hurbildu nahi dugu teorian eta praktikan, osasun-zerbitzuen eta gizarte-zerbitzuen arteko lankidetza-eremu gisa ulertuta.

Bi arrazoirengatik:

  • Bi sistemen arteko mugak oso lausoak dira eta eremu soziosanitarioa zehaztu beharra dago. Hori egiaztatu da erakundeak egindako txosten berezi askotan.
  • Eusko Legebiltzarrak arreta soziosanitarioari buruzko txosten bat egiteko agindu zion Ararteko erakundeari 2006ko azaroaren 23ko osoko bilkuran, Euskal Herriko Atentzio Soziosanitarioaren Garapenerako 2005-2008 aldirako Plan Estrategikoaz mintzatu zirenean.

Txostenak hiru helburu ditu:

  • Batik bat nazioarteko aurrerapen teorikoetan oinarrituta, esparru kontzeptual bat egituratzea, oinarrizko erreferentzia-elementu batzuk eta terminologiazko nahaste batzuk argitu ahal izateko.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko egungo egoera azaltzea.
  • Beste autonomia erkidego batzuetan eta nazioartean (Europan eta Estatu Batzuetan) egindako esperientzien aurrerapen praktikoetara hurbiltzea.


Esparru kontzeptuala. Arreta soziosanitarioaren eremua

  • Behar batzuei erantzun osoa eta pertsonalizatua eman behar zaie, osasun-zerbitzuetako edo gizarte-zerbitzuetako ohiko egiturak ezin die kasu egin.
  • Behar konplexuko egoera horiei erantzutea da arreta soziosanitarioaren helburu nagusia. Bereziki biztanle talde jakin hauei eragiten die arazo horrek:
    • mendetasun egoeran dauden adineko pertsonei;
    • gaixo kronikoei;
    • hil aurreko fasean dauden gaixoei;
    • buruko gaixotasun larri kronifikatua duten pertsonak.


Arreta soziosanitarioaren helburuak

  • Sistemak eraginkorrak izatea. Hau da, zerbitzu-erabiltzailearen beharrei egoki erantzutea, ahalik eta kosturik txikienarekin eta beti kalitateari eutsiz.
  • Arreta modu jarraituan ematea.

* * * * *

Ikuspegi kontzeptuala EAEn

Arreta soziosanitarioa antolatzeko bi eredu oinarrizko daude:

  • koordinazio soziosanitarioa;
  • arreta soziosanitarioa emateko sare bat sortzea, jatorrizko bi sareetatik −alegia, gizarte eta osasun sareetatik− bereizia.

Estatuan nahiz autonomia erkidegoetan lehenbiziko eredu hori aukeratzen da eskuarki.


Koordinazio soziosanitarioaren eredua

Euskadiko eredu soziosanitarioa, beraz, koordinaziozko eredu bat da, ez sare sanitario eta sozialetik bereizita dagoen arreta soziosanitarioko sare berri bat.

Koordinazio soziosanitario hori sendotzeko asmoz, badira koordinazioa errazten duten hainbat faktore: esate baterako, helburuak jartzea; erakundeen laguntza eta konpromisoa; zuzendaritza eta kudeaketa eraginkorrak; eta laguntza teknikoa. Eta badira, halaber, koordinazioa oztopatzen duten faktoreak ere: adibidez, antolaketa desberdintasunak, elkarrengandik urruntzen diren ikuspegi profesionalak edo finantza-kontuetan segurtasunik ez izatea.

* * * * *

Txostenaren III. kapituluan biltzen da azterlanaren bigarren multzo nagusia: arreta soziosanitarioaren azterketa EAEn. Hor sartu dira nazioarteko esparru juridikoa, EAEko eskumen-eremua −horrek agerian jarri du eskumenak modu desberdinean tratatzen direla osasun arloan eta gizarte arloan− eta koordinazio soziosanitarioaren alderdi juridiko kontzeptualak. Administrazioen arteko lehen hitzarmenetatik hasi eta erreferentziazko bi tresna nagusietara iritsi arteko bilakaera aztertzen da. Erreferentziazko bi tresna nagusiak hauexek dira: erakundeen arteko 2003ko urtarrilaren 30eko hitzarmena, batetik, eta Euskal Herriko Atentzio Soziosanitarioaren Garapenerako 2005-2008 aldirako Plan Estrategikoa, bestetik.

EAEko arreta soziosanitarioa balioztatzeko, irizpide metodologiko gisa, lantalde bat osatu da, gai hori ondo ezagutzen duten berrogei aditurekin. Aditu horiei ez zaie ordezkaritza-baliorik eman, baina era askotako eta ikuspegi anitzeko pertsonak direnez gero, ateratako ondorioak oso adierazgarriak dira.

Funtsezko ondorio hauek atera dira:

1) Balorazio zertxobait ezkorra egin da EAEko eremu soziosanitarioaren garapenari buruz. Aurrerapenak, oro har, urritzat jo dira, eta lorpenak, berriz, sortutako itxaropenak eta zeuden aukerak eta beharrak baino txikiagotzat.

2) Arlo honetan egin diren aurrerapenak ez zaizkie argi helarazi ez zerbitzu-hartzaileei, ez bi sare horietako profesionalei.

3) Ezin da esan alferrikako esperientzia izan denik. Aurrerapen nabarmenak egin dira, esaterako, mendetasuna balioesteko tresna komun bat jarri da, bi sareen arteko elkarrizketa hasi da, erakundeak hobeto ohartu dira eremu soziosanitarioan esku hartu beharra dagoela, edo antolaketa egitura bat finkatu da.

4) Balorazio ezkorra egin da Euskal Herriko Atentzio Soziosanitarioaren Garapenerako 2005-2008 aldirako Plan Estrategikoan ezarri ziren oinarrizko helburu instrumentalak betetzeaz.

5) Politikan ez da eremu soziosanitarioa garatzeko apustu irmorik egin, eta ez dago partekatutako eta adostutako eredurik.

6) Udalek pisu eskasa dute eremu soziosanitarioa garatzean; horren ondorioz, gutxi garatu da arreta komunitarioaren esparruan.

7) Hiru lurralde historikoen artean oraindik ere desberdintasun garrantzitsuak daude baliabide soziosanitarioak garatzean, baita lurralde historiko bakoitzaren barruan ere, baliabideak hiriburuetan pilatzen baitira.

8) Finantzazio-bideak ezarri behar dira:

  • zenbait baliabide finantzatu beharra dago;
  • ordainketa partekatua;
  • zerbitzu-erabiltzaileren batek baliabide nahikoa ez izateak ezin du eragozpenik sortu.

9) Baliabide berriak asmatu baino gehiago, orain daudenak indartu, hobetu, hornitu behar dira.

10) Lau baliabide garatu behar dira ezer baino lehenago:

  • buru-gaixoentzako egoitzetako baliabideak;
  • etxean arreta soziosanitarioa jasotzeko programak;
  • portaera-arazoak dituzten adingabeentzako programa terapeutiko eta hezitzaileak;
  • gehiago garatu behar dira premia soziosanitarioak dituzten adineko pertsonentzako unitate bereziak.

11) Honako hauek dira arreta soziosanitarioaren beharrik handiena duten taldeak:

  • adinekoak (bereziki oso adintsuak);
  • buru-gaixoak;
  • era askotako patologiak dituzten pertsonak.

* * * * *

IV. kapitulua oso interesgarria da, izan ere, hor arreta soziosanitarioari buruzko hainbat esperientzia aztertzen dira. Esperientzia horiek beste autonomia erkidego batzuetakoak dira −Katalunia, Gaztela eta Leon edo Nafarroakoak−, baita beste herrialde batzuetakoak ere −adibidez, Danimarka, Finlandia, Holanda, Irlanda edo Erresuma Batukoak−.

Kapitulu horretan esperientzia horien gaineko koadro zehatzak sartu dira. Horietan agertzen dira eremu geografikoa, arreta zein biztanle-talderi zuzentzen zaion, harremana zenbateraino den estua, zerbitzu motak eta emaitzak edo balorazioa.

Azkenik, Ararteko erakundearen txosten guztietan egiten den legez, ondorioen eta gomendioen kapitulua dator.

Hala ere, beste txosten batzuetan ez bezala, eremu soziosanitarioa eraikitzean herri-administrazioen jarduera hobetu dezaketen zenbait jarraibide biltzen dira kapitulu honetan. Hiru gomendio-multzo egin ditzakegu:

a) Arreta soziosanitarioaren ereduarekin zerikusia dutenak.

1. Koordinazio ereduaren interpretazio zabal eta malgua.
Lankidetza estrategia ezberdinak konbinatzea.
Zerbitzu eta prestazioen sorta malgua.

2. Espazio soziosanitarioa indartzea.
Euskal espazio soziosanitarioa gehiago arduratu da gai estrategiko, eskumenezko eta finantzazkoetan, pertsonei arreta eskaintzeko tresnak koordinatzean baino.

Honako hauek lortu behar dira:

  • jarduera biziago eta eraginkorragoa;
  • formula berriak zerbitzu antolaketaren arloan;
  • jakintza-alorren arteko lana sustatzea.

3. Geografia mugaketak.
Bi ereduak, sanitarioa eta soziala, era desberdinean egituratuta daude lurralde batetik b


Lotutako dokumentazioa

Gizarte Ekintza Sektoreko lan baldintzak