Unibertsitate Konplutentsearen "Krisi ekonomikoa = Giza eskubideen krisia?" izenburuko uda ikastaroan parte hartu du Arartekoak

Krisia eta giza eskubideak: begiratu bat Euskal Herriko Herriaren Defentsa-erakundetik izenburuko ponentzia eman du gaur Koldo Casla Arartekoko Kabinete zuzendariak Unibertsitate Konplutentsearen uda ikastaro honetan: "Krisi ekonomikoa = giza eskubideen krisia?". Ikastaro hori Amnesty International-ek koordinatu du.

Uda ikastaro horretan, beste hizlari hauek ere hartu dute parte: Esteban Beltrán Amnesty International-eko Espainiako zuzendariak, Luis Jimena Quesada Europako Kontseiluaren Eskubide Sozialen Batzordeko presidenteak, Irene López Amnesty International-eko genero arduradunak, Ignacio Jovtis Amnesty International-eko ikertzaileak, Irene Valiño Observatori DESC-eko zuzendariak eta Ada Colau Plataforma de Afectados por la Hipoteca-ko bozeramaileak.

Arartekoaren ordezkaritzak, bere mintzaldian, honako azterlanean egindako gomendio nagusiak azalduko ditu: Giza eskubideak politika publikoen oinarri gisa krisi garaian (2012). Gomendio horien artean, hauexek azpimarra daitezke: nazioarteko estandar bermatzaileenen arabera bermatu behar da eskubide guztien edukia; berdintasuna defendatu behar da, demokrazia-printzipio eta ekonomia-eragile bezala; informazio publikoa eskuratzeko eta herritarrek modu aktiboan parte hartzeko eskubidea bermatu behar da; eta botere publikoei gomendatzen zaie ebalua dezatela zer-nolako eragina duten beren politika publikoek herritarren batez ere talderik ahulenen eskubideetan.

El Escorial, 2013ko uztailaren 23a


Lotutako dokumentazioa

Koldo Caslaren ponentzia