Urriak 12: Zainketa Aringarrien Nazioarteko Eguna

"Zainketa aringarriak: nire zainketa da, nire eskubidea"

Bihar, urriaren 12an Zainketa Aringarrien Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, gaur Manuel Lezertua arartekoa eta Alberto Meléndez Arinduz Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkarteko presidentea elkarrekin agertuko dira Bilbon, bi agiri irakurtzeko: Arartekoaren erakunde-adierazpena eta Arinduz-en proposamena, gaixotasun aurreratuak eta terminalak dituzten pertsonen eta beren familien eskubideei buruzkoa egiteko, beraien duintasuna babestuko duen arreta eman dadin.

Ekitaldi horren bidez, Arartekoak eta Arinduz-ek mezu bat helarazi nahi diete euskal gizarteari eta erakundeei: oso garrantzitsua dela gaixo larriei bizitzaren amaiera-prozesuan laguntzea, baita beren senideei ere.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 12a


Lotutako dokumentazioa

Arartekoaren adierazpena, 2019ko urriaren 12a Arinduzen proposamena