Web orri berri batean azaltzen da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak zer-nolako eragina duen herritarren bizitzan

Europako Kontseiluak web orri berri bat jarri du abian. Bertan azaltzen da Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiek nola eragiten duten herritarren bizitzan eta nola laguntzen dieten beren eskubideak babesten. Kasu adierazgarrien adibide zehatzen bidez, bideoen bitartez eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak babesten dituen eskubideei buruzko eta Europako Auzitegiari buruzko oinarrizko azalpenen bidez, orri berri horrek hobeto eta hurbiletik ezagutzen laguntzen du Europako Kontseiluak zer egin dezakeen pertsonen alde. .