Xabier Markiegi Candina hil da, 1995 eta 2000 artean ararteko izan zena

Goian bego

Xabier Markiegi bart hil da Aguadulcen, Almerian.

Markiegi 1995eko martxoaren 3an jabetu zen ararteko karguaz. Bere agintaldian, 2000ko iraila arte, Mercedes Agúndez Basterra abokatua izan zuen ondoko.

Bilbon jaio zen, Filosofia eta Letretan, Psikologian eta Teologian lizentziaduna da eta, horrez gain, ingeniaritza ere ikasi zuen.

Xabier Markiegi eta Mercedes Agúndezen agintaldiak sendotu zuen Ararteko erakundea, bulego horren jarduerak kuantitatiboki eta kualitatiboki areagotu baitziren; era berean, agintaldi horretan erakundea gizartera zabaldu zen, Bilbon eta Donostian herritarrak artatzeko bulegoak abiaraziz.

Garai hartan Arartekoaren bulegoak hainbat txosten berezi aurkeztu zizkion Eusko Legebiltzarrari, haurren, nerabeen, adinekoen, buru-gaixoen eta abarren arazoei buruz. Gai horiek guztiak sakon sartzen dira gizartean. Bereziki adierazgarriak dira Euskal Autonomia Erkidegoko kartzeletako egoera izenburuko txosten berezia edo polizia-kidegoek etorkinei ustez ematen dizkieten tratu txarrei buruzko txostena (lagunartean San Frantziskoko txostena deritzona).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 29a