XXX. urte bete ditu OSALDE Osasunerako Eskubidearen Aldeko Elkarteak

Osasuna: eskubide baten krisia

Iñigo Lamarca arartekoak Osasuna: eskubide baten krisia izenburuko jardunaldiei hasiera emango die gaur, Bilbon. OSALDE Osasunerako Eskubidearen aldeko Elkarteak antolatu ditu jardunaldiok, bere 30. urtemuga ospatzeko.

Osalde elkarteak honela ulertzen du osasuna: ez bakarrik gaixotasunik ez izatea bezala, baizik eta baita ere erronka sozial, fisiko eta emoziozkoen aurrean nork bere burua kudeatzeko ahalmen bezala, bizitza solidario eta autonomoa bizitzeko tresna gisa.

Orobat, bere iritziz, osasuna nazioarteko anitz hitzarmenek aitortutako eskubidea da, eta gizartean osasuna baldintzatzen duten faktoreak dira ongizate handiagoaren edo txikiagoaren eragile nagusiak: kalitateko ur edangarria eskuratzea, oinarrizko saneamendu nahikoa, airearen, lurraren eta uraren kutsadura maila, etxebizitza duina lortu ahal izatea, lanaren eta lanik ezaren kalitatea eta kantitatea, elikadura nahikoa eta dibertsifikatua, e.a. Baita ere kalitateko osasun-zerbitzu publiko iraunkorretara sarbide unibertsala izatea, gizarteko talde eta pertsonen arteko desberdintasunak saihesteko osasun arloan.


Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 10a