"Zornotza hitz" indarkeria sexistari buruzko eztabaida-foroa

Iñigo Lamarca arartekoak "Zornotza Hitz" indarkeria sexistari buruzko eztabaida-foroan parte hartu zuen. Foro hori Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasunerako Sailak antolatu zuen.

Arartekoarekin batera, denera 42 pertsonak hartu zuten parte, besteak beste, Emakundeko zuzendariak, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako arduradunak edo Zornotzako alkateak berak. Gainerakoak, berriz, hainbat arlotan (lege-, polizia-, osasun-, hezkuntza-, gizarte-arloetan eta beste batzuetan) indarkeria sexistaren biktimei zuzenean edo zeharka laguntzen diharduten profesionalak ziren.

Topaketa horren bidez, mahai gainean jarri nahi ziren gaiarekin zerikusia duten eragile guztiek arazo horretaz eta horren prebentzioa hobetzeaz dituzten uste eta iritziak.


Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 25a