Arartekoaren 10/2011 gomendio orokorra, abenduaren 14koa

Abiadura murriztaileak hiri eta hiriarteko bideetan.

GOMENDIO OROKORRA

- Oraindik egin ez duten herri-administrazioek arau dezatela, egokia deritzoten lege tresnaren bidez, euren eskumeneko zirkulazio bideetan abiadura murriztaileen instalakuntza edo, berariazko adierazpenaren bidez, beste herri-administrazioek indarrean dituzten arau teknikoei atxiki dakizkiela.

- Edozein egoeratan, adostu dituzten edo, hala balitz, atxiki zaizkien arau teknikoei behar den publizitatea eman diezaietela, arauketak eragiten dien erabiltzaile guztiek ezagut ditzaten.

- Instalakuntza horien arauketan abiadura murriztaileak ezartzeko arauketa proposamena zuzenean eragindako erabiltzaileen eta profesional elkarteen ordezkariekin eztabaida ditzatela.

- Administrazioen koordinazio printzipioari jarraituz, Errepide Plan Orokorraren batzordearen edo egokitzat jotzen den beste plataforma baten bidez, eta udal elkarteen ordezkarien parte hartzearekin, abiadura murrizteko instalakuntza bakoitzaren izen bateratuak eta autonomia erkidegoko herri-administrazio guzti edo gehienentzat komunak izan litezkeen diseinu eta ezarpen irizpideak susta daitezela.

- Bideak arriskutsuak direla eta zirkulazio seinaleak errespetatzen ez direla ikusita, koordinatuta, kontzientziazio neurriak eta legea eta abiadura mugak betetzea sustatzeko beste neurri batzuk ezar daitezela, ahal den neurrian, halako instalakuntzen ugalketa saihesteko xedez.


Lotutako dokumentazioa

Abiadura murriztaileak hiri eta hiriarteko bideetan