Arazo teknikoak telelaguntza ekipoekin

Arabako landa eremuan bizi zen familia batek Ararteko erakundearen esku-hartzea eskatu zuen telelaguntza ekipo baten erabileragatik ordaindutako zenbatekoa itzul ziezaioten; izan ere, arazo teknikoen ondorioz ez zuen inoiz ondo funtzionatu.

BetiON telelaguntza zerbitzuak aitortu zuen ez ziola behar bezalako erantzuna eman familia horri euren ekipoak eta Wi-Max linea ez zirelako bateragarriak. Arazoa konpontzeko asmoz, behin baino gehiagotan etxebizitzara joan ziren frogak egite aldera baina ezin izan zuten konponbide bat aurkitu. NEOS eta LLCONECT ekipoak ezin dira Euskalteleko Wi-Max linearen bidez instalatu eta horixe zen eragindako familiak etxebizitzan zuen interneteko konexioa.

Ararteko erakundearen kudeaketen ostean, zerbitzuak ordaindutako kuotak itzultzea erabaki zuen, ez baitzuten telelaguntza sistema baliatu. Alderdi hori behin konponduta, BetiON telelaguntza zerbitzuak familia horri zerbitzua emateko aukera teknologiko posibleak ikertzen jarraitzen du.

 

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 20a