Argia Fundazioak antolatutako XIV. Trukaketa eta sentsibilizazio jardunaldietan esku hartuko du arartekoak

Manuel Lezertua arartekoak jardunaldi horien hasiera-ekitaldian esku hartuko du, desgaitasun mentala edo psikosoziala duten pertsonen eskubideei buruzko ponentzia baten bidez. Bere mintzaldiak ardatz nagusi izango du Euskadin desgaitasun psikosoziala edo nahasmendu mentala duten pertsonen eskubideak bermatzeko ikuspegia. Nazioarteko eta Estatuko araudia errepasatuko du eta nabarmenduko du zein garrantzitsua den hirugarren sektorearen lana eta gizartearen eta botere publikoen sentsibilizazio eta inplikazio handiagoa sustatzea, desgaitasun mentala duten pertsonen eta aitortu zaizkien eskubideak erabat baliatzearen artean dauden oztopoak kentzeko ahaleginean. Erakundeak arlo horretan jasotzen dituen herritarren eskaerak ere errepasatuko ditu.

 

EGITARAUA


Ekitaldiak gorde:

Lotutako dokumentazioa

Hitzaldia