Errefuxiatuen nazioarteko eguna

Nahitaez lekuz aldatu behar izatea, Kirgizistanen gertatu berri denaren modukoak, jazarpen politikoa ekiditeko etxetik ihes egitea, edo kartzeleratzea, edo tortura¿ norbera izateko, pentsatzeko, ideia bat izateko edo iritzia adierazteko askatasuna erabili egin izanagatik besterik ez, milioika pertsonen eginbeharra da (15,2 milioi ACNUR erakundearen arabera ). Horietariko batzuk bakarrik heltzen dira Espainiara eta aterpea eskatzen dute (4517 eskaera 2008n ) eta oso gutxiri (151) aitortu zien estatuak errefuxiatuen estatutua.

Beharrezkoa da zigorgabetasunaren aurka borrokatzea eta jurisdikzio unibertsalerantz aurrera egitea gerrako, genozidio bidezko eta gizateriaren aurkako krimenak jazartzeko, horiexek eragiten baitituzte nahitaezko lekualdaketak. Gizartearen erantzukizunarekiko ere deialdi bat egin behar da, izan ere, askatasun horiek galarazten dituzten autoritateak, aldi berean, estatu demokratikoen (Espainia, Europar Batasuna¿) zuzendari eta enpresariekin egindako hitzarmen komertzial eta ekonomikoen kontratugile ere badira. Hori horrela da, diktadore izateaz gain, gobernatzen dituzten lurraldeen jabe ahalguztidun gisa jarduten dutelako, ekoizpen bitartekoak, bitarteko naturalak, laneskua¿ eurenak bakarrik izango balira bezala.

Gainera, jazarpena, heriotza edo edozein mutilazio fisikoa edo haien identitatearena saihesteko ihes egiten duten pertsonak, (indarkeria etnikoa, genero bidezkoa edo sexu-joerarekin gertatzen den moduan), kriminal gisa tratatzen dira , muga pasaportearekin pasa ezin izan dutelako, aireko garraioa kontratatu ezin izan dutelako eta kontrolak "modu irregularrean" saihestu behar izan dituztelako. Pertsona horiek bidaiarientzat, turista edo merkatari gisa bidaiatzen dutenentzat, aurreikusita dauden prozedurak ezin erabili izanagatik "arau-hauste bat -Espainian oraindik ere administratibotzat jotzen dena- egin duten pertsonatzat jotzen dira, estatu batean modu irregularrean sartzean datzan arau-haustea". Hori dela eta, askatasuna ken dakieke, barneratze-zentro batean sar daitezke edo beste herrialde batera bidal daitezke, horrekin itzultzeko akordio bat sinatu bada. Asilo eskaera bide diplomatikotik kendu izanak ezta ez du laguntzen. Horri guztiari, mugen kanporaketa gaineratu behar diogu, migrazio mugimenduen eta, noski, asiloa eskatzen dutenen kontrola hirugarren herrialdeei eskaintzen diena, giza eskubideak betetzen dituztela bermatu ahal izan gabe.

Egia honako hau da: errefuxiatuen estatutuari buruzko 1951ko Genevako Konbentzioak eta azken 60 urteotan garatu diren eskubide humanitarioaren nazioarteko gainontzeko baliabideek ez dituzte barne hartzen "aplikazio-eremuan" ezarritako egoeretan dauden pertsonak. Arrazoia "segur aski" etorkin ekonomikoa izateko presuntzioa egotea da. Aipatu etorkinari, gainera, sarrera ukatu behar zaio. Arrazoi ekonomikoen ondotik bideratutako immigrazioaren jazarpena baimendu eta ahalbidetzen duten baliabideek eta araudiak (beste herrialde batzuekin lankidetzan aritzeko hitzarmenak, itzultzeko zuzentaraua, Europako Frontex agentzia, Schengen informazio-sistema, etab.) edukirik gabe uzten dute pertsonek babesa edo aterpea eskatzeko duten eskubidea. Bestalde, traba horiek guztiak gainditu eta eskaera aurkezten duten pertsonek, ondoren, elkarrizketa bat egin eta prozedura motel eta bihurria jasan behar dute. Elkarrizketako arreta, gainera, eskasa da. Azken batean, trabaz beteriko ibilbideari aurre egin behar diote irainak, beldurra, indarkeria eta izua bizitu izan dituztela frogatzeko eta errefuxiatuaren estatutua merezi izateko.

Zuzengabekeria, bidegabekeria eta indarkeria oso ohikoak dira pertsona askorentzat; hala ere, gezurra diotela agerian jarri duen ziurtasuna zabaldu da. Hortaz, jazarpenari ihes egiten dioten pertsonak ez daudela pentsatzen badugu eta babesik ematen ez badiegu, askatasuna defendatzea izan bada jazarpena eragin duen arrazoia ¿Europako garapen eta aurrerapen demokratikorako bidea eman duten askatasunak-, alde batera utzi ditugu Nazio Batuen Batzar Nagusiaren Giza Eskubideen 1948 Deklarazioa eta nazioarteko eskubide humanitarioaren gainontzeko konpromisoak.

Arartekoa naizen aldetik, uste dut atzerapenik gabe jardun behar dugula, Genevako Konbentzioa eta gure ordenamendu juridikoak aitortzen dituen eskubideak eta bermeak betetzen direla bermatzeko, hain zuzen, alde batera utzi gabe immigraziorako politika murriztaileak oztopatzen ez dituzten asilo eskaerak aurkeztu eta aztertzeko bitartekoak bermatu eta ezarriko direla (izapidetzeko ez onartzea ez da ohikoena izan behar). Halaber, beharrezkoa da albait lasterren pertsonen nahitaezko lekualdatzea eragiten duten kausen aurka borrokatzea.

Azkenik, aintzat hartzen ditugun egoera humanitario tamalgarri horiek arintzeko, azpimarratu behar da Europan berriz ere finkatzeko politikak sustatu behar direla. Hori horrela, egungo krisi ekonomikoa ez da aitzakia izan behar eskubideak mugatzeko. Izan ere, aurrerapen ekonomikoa ezin da bideratu pertsonen duintasuna errespetatu gabe eta giza garapenik gabe.

 

Iñigo Lamarca, Julia Hernández eta Itziar Barrenkua

Arartekoa, Ondokoa eta Aholkulari koordinatzailea