Europako auzitegi nagusien jurisprudentzia errepasatzen dugu: jurisprudentzia-buletin berria (2022ko apirila-ekaina)

Arartekoak jurisprudentzia-buletin berri bat (2022ko apirila-ekaina) argitaratu du, Europako auzitegien jurisprudentziarik garrantzitsuenaren gaineko argitalpenei jarraipena emateko. Buletin horren bidez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren (GEEA) eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren (EBJA) erabakiak hurbildu nahi zaizkie giza eskubideak ardura zaizkien pertsona nahiz erakundeei, eta jendeari, oro har.
Jurisprudentziaren hiru hilez behingo errepasoetan, bi auzitegi horien erabaki hautatuen laburpenak agertzen dira, gaztelaniaz eta euskaraz. Gehienak giza eskubideei buruzkoak dira, baina badira Ararteko erakundeak interesgarritzat jotzen dituen beste gai batzuk ere, esate baterako, ingurumena, enplegua edo haurrak.
Errepaso horiek aurreko hiru hilabeteetako erabaki judizialak hartzen dituzte barne. Arartekoko jarduera-arloen arabera egituratuta daude. Horrela, Arartekoak gizarte zibilaren, ikasleen, ikertzaileen eta herritar guztien esku jartzen du nazioarteko auzitegien jurisprudentzia hobeto ezagutzeko tresna hau.


Lotutako dokumentazioa

Jurisprudentziaren hiru hileko begirada 2022ko apirila-ekaina. EBJA y GEEA.