Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Arartekoaren erakunde-adierazpena

2022ko abenduaren 3a

Euskarak aniztasuna eta kohesioa ematen die gure gizarteari eta munduari

Euskararen nazioarteko eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehen aldiz, Eusko Ikaskuntzak antolatuta, euskara euskal gizarte osoaren eta gizateria osoaren ondare gisa sustatzeko.

Egun honetan, Arartekoak adierazi nahi du euskarak, hizkuntza gutxitua den aldetik, aniztasuna eta kohesioa ekartzen dizkiola gure gizarteari eta munduari, Tabakaleran (Donostia) Europako mapa duen horma-irudiak adierazten duen bezala: Hizkuntza txikiek mundua handitzen dute.

Bestalde, aurten 40 urte bete dira Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea indarrean dagoela, Euskal Autonomia Erkidegoan euskara normalizatzeko tresna juridiko handiena. Halaber, Arartekoak denbora honetan guztian euskal herritarren oinarrizko hizkuntza-eskubideak defendatzeko izan duen funtsezko tresna, 5. artikuluan jasoak eta urteurren honetan gogoratzekoa dena. Hau da: administrazioarekin harremanak euskaraz edo gaztelaniaz izateko eskubidea, irakaskuntza bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko eskubidea, aldizkako argitalpenak, irrati eta telebistako eta beste komunikabide batzuetako programazioak euskaraz jasotzeko eskubidea, eta lanbide-, lan-, politika- eta sindikatu-jarduerak euskaraz egiteko eskubidea.

Arartekoaren ustez, euskara hizkuntza gutxitu gisa normalizatzeko 40 urteko politiken ondoren, gure erkidegoko edozein herritarrek eskubidea du bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan modu erosoan eta normaltasunez arreta jasotzeko zerbitzu publikoetan, gero eta elebidun eta anitzagoa den gizarte batean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 2a