Eusko Legebiltzarraren osoko bilkura. Haurren kontrako sexu-abusuak prebenitzeko, egiarako eta erreparaziorako ikerlana

Inmaculada de Miguel Arartekoko Gizarte-harremanetako zuzendaria erakundearen ordezkari gisa joango da Eusko Legebiltzarrak deitu duen osoko bilkurara, haurren kontrako sexu-abusuen kasuetan prebentziorako, egiarako eta erreparaziorako proposamenak eskaintzeko ikerlana egiteko asmoz ponentziak egin zuen txostena eztabaidatzeko eta behin betiko ebazteko. Txosten hori aho batez onartu zuen, azaroaren 13an, euskal ganberako Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordeak. Ararteko erakundea batzorde horren aurreran agertu zen gai horretan duen eskarmentuaren berri emateko eta, bereziki, gomendio honetan jasotako neurriak jakinarazteko: 2/2021 Gomendio Orokorra, maiatzaren 18koa, haurren kontrako sexu-abusuari buruzkoa (bertan azaltzen dira Euskadin haur eta nerabeen kontrako sexu-abusua eta sexu-esplotazioa gertatzean jarduteko jarraibideak).

    Location : Eusko Legebiltzarra. Vitoria-Gasteiz


Ekitaldiak gorde: