"Herriaren defendatzailearen erantzunak Krisi Ekonomikoaraen aurrean" Lan Jardunaldia

Defendatzaile autonomikoek astearte honetan Sevillan lan jardunaldi bat egin dute aldizka egiten diren defendatzaileen arteko hitzaldien esparruan.

Azken topaketa honen helburua, Iñigo Lamarca arartekoaren parte-hartzea izan duena, pairatzen ari garen ekonomia eta finantza krisiaren ondorioen aurrean defentsa bulegoak eskaintzen ari diren erantzunen inguruan eztabaidatzea izan da, eta erantzuleen artean autonomia mailako hamabi defentsa bulegoetan bideratzen ari diren jarduerak kontrastatzea, jarduera horietan efikazia eta eraginkortasuna irabazte aldera eta erakunde horien arteko informazio trukea hobetze aldera.

Gizarte babeseko sistemetara loturiko eskaeren igoera nabarmena antzeman da pertsona eta familia askok pairatzen duten langabeziaren, ezegonkortasunaren eta diru-sarrera eskasen igoerek sortutako gizarte bazterkeriaren egoerei edo arriskuei aurre egiteko. Etxebizitzen utzarazteekin loturiko kontuen igoera handia ere nabarmendu da.

Egoera horien aurrean, herriaren defentsa bulegoak ahalegin berezia egiten ari dira bere bulegoetara joaten diren pertsonei informazioa eta aholkuak eskaintzeko. Gainera, administrazio eta bitartekaritza jardueren ikuskapen tresnak zorrozten ari dira, defentsa bulegoetan gero eta gehiago heltzen diren arazoak konpontze edo bideratze aldera.

Topaketa horretan gizarte eskubideak defendatzeko beharra azpimarratu zen, ordenamendu juridikoak onartutako eskubideak eta uneko demokrazien zutabeetako bat, baita gizarte kohesioa eta gizarteratzea botere publikoen lehentasunezko helburuak izan daitezen ahalegin berezia egiteko beharra ere.

 

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 9a