Herriko alde zaharreko lokal bat birgaitzeko eskatu zuen diru-laguntza jasoko du gasteizko biztanle batek

Arartekoaren esku-hartzeari esker, Gasteizen bizi den emakume batek jasoko du Erdi Aroko alde zaharrean dagoen lokal bat birgaitzeko 21 Zabalgunea udal elkarteak emandako diru-laguntza.
Pertsona horrek beharrezko agiriak eskuratu zizkion Hiri Historikoa Suspertzeko Agentziari, eta horrek ebazpena aldekoa izan zela jakinarazi zion. Hala ere, hilabete batzuk igaro arren, eskatutako diru-kopurua ez zen ordaindu. Denboraldi horretan agentzia hori desagertu zen eta 21 Zabalgunea udal elkarteari utzi zizkioten haren aktiboak eta pasiboak.

Arartekoa udal elkarte horrekin harremanetan jarri zen, udalaren jardueren berri jakiteko eta, horrela, kexagilearen eskaerari erantzun ahal izateko.

Azkenean, 21 Zabalguneak Arartekoari jakinarazi dio lokala birgaitzeko eskatu zen diru-laguntzari dagokion zenbatekoa ordaintzeko agindua eman duela, eta erabaki hori jakinarazi zaiola Arartekoari kexa azaldu dion pertsonari ere.

Arartekoak gogorarazi du herri-administrazioek erantzun egin behar dietela herritarrek aurkeztutako idazkiei, eta udal jardueren berri eman behar dietela beraiei dagozkien gaiak ardura zaizkien pertsonei.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 2a