Herritasunaren baldintza administrazioaren aukeraketa-prozesuetan

Arartekoak jakin zuen euskal herri-administrazioek iragarritako enplegueskaintza batzuetan, batez ere udalen alorrekoetan, ez zela errespetatzen Euskal Herrian bizi diren atzerritarrek lan izaerako enplegu publikoetara iristeko duten eskubidea. Horregatik, Arartekoak ofiziozko jarduera bat hasi zuen EAEko administrazio orokorraren aurrean, hain zuzen HAEEren aurrean, jakin nahi baitzuen zein jarduera burutzen ari diren eskubide hori benetan berma dadin.

HAEEk adierazi zigunez, txosten zehatz bat bidali zuen EAEko udal guztietara, euskal herri-administrazioen aukeraketa-prozesuetan herritartasunaren baldintza nola erabili argitzeko.

Erakunde honen iritziz, lehen urrats hori eginez HAEEk egoki jardun du, euskal herri-administrazioetako langileak hautatzean duen esku-hartzea eta erantzukizun berezia kontuan izanik.

Beraz, Arartekoak bukatu du bere lana, baina, edonola ere, aurrerantzean EAEn iragartzen diren deialdiak elkarrekin ikuskatzea proposatu dio HAEEri.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko ekainaren 18a