José María Lidón magistratuaren omenezko XVII. Jardunaldiak

Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoak José María Lidón magistratuaren omenezko XVII. Jardunaldien itxiera-ekitaldian parte hartu du gaur. Jardunaldi horiek “Eutanasia eztabaidagai” izenburupean egin dira.

Topaketa hori Bilboko Justizia jauregian egin da eta, bertan, hainbat adituk eutanasiaz eztabaidatu dute, ikuspegi desberdinetatik begiratuta: ikuspuntu etikoa, medikoa, juridikoa...

Bere mintzaldian, Ibáñez de Maeztuk aipatu du biztanleria zahartuz doala eta gero eta paziente gehiago daudela min kronikorako tratamenduaren premian, medikuntzak eta teknologiak etengabe aurrera egiten duten testuinguruan. Gure gizarteak gero eta gehiago egin behar diete aurre gai horiei.

Era berean, adierazi du gizartea gero eta sentsibilizatuagoa eta kontzientziatuagoa dagoela pertsonaren askatasun-duintasunak eta pazienteen eskubideak errespetatzeko beharraz. Horrela, bere esanean, “gai hori edozein erabaki asistentzial eta terapeutikoren erdigunean kokatu behar da, gaixoaren borondatearen autonomia zainduz”

JARDUNEKO ARARTEKOAREN MINTZALDIA

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 11