Klima-aldaketari buruzko akordio baten bila.Pariseko klimaren bilera

2015eko azaroaren 30a

Gaurtik aurrera gizateriak mundu mailan duen erronka handienetako bati aurre egiteko hitzordu garrantzitsua dugu: klima-aldaketa. Duela gutxi gertatutako A-13ko atentatuen ostean, basakeriaren alderik ankerrena erakutsi digutenak, Paris -argien eta ilustrazioaren hiria- berrosatzen ari da, goraipagarria den ausardiarekin, egun hauetan klima-aldaketari buruzko XXI. Hitzaldiari ekiteko.

Pariseko Hitzaldia gaur zientziari dagokionez zalantzan jarri ezin den gertakari baten aurreko ardura sakon batekin hasten da: lurra gizakien jardunagatik berotzen dela. Garai industrialetik, gizakiaren jardunak egundoko gas kopurua isurtzen ari da atmosferan, negutegi efektua aurrekaririk gabeko mailetara igotzen ari direnak.

Hitzaldi hau okerrena ekidin dezakeen klima akordio berri bat lortzeko itxaropenarekin ere hasten da: munduko tenperaturak igotzen jarraitzeko eta 2 gradu osagarri gainditzeko. Akordio baten itxaropen izpiari nolabaiteko oinarria ematen dion giltzetako bat nazio ekarpen zehatzak deitutakoak izango dira, gaur egunera arte 170 estatuk jardun ezberdinen bidez euren isuriak murrizteko aurkeztu dituzten konpromisoak hain zuzen. Beste giltzetako batzuk ekonomia erresiliente eta karbono murritzekoetara egokitzeko proposamenak konpartitzea izango da, konponketa mekanismoak ezarri eta klima kalteak finantzatzea eta, duda gabe, Hitzaldietan hartutako konpromisoen gardentasun eta kontuak emateko instrumentuak abian jartzea.

Gure gertuko eremuan, Euskadin, onartu beharra dugu munduko gainontzeko lurraldeak bezala gure ardura ere dela (zehazki, Europar Batasuneko isurien kopuru osoaren %0,5). Baita ere ezin saihestuzko betebeharra den mundu osoaren esfortzua. Horrela, pasa den ekainean Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 250 Klima-Aldaketa Estrategia onartu zuen.

Dokumentu honen helburua 2050. urterako gure negutegi efektu gasen isurketa %80an murriztea da 2005. urtearekin alderatuta eta energia berriztagarrietatik datozen kontsumitutako azken energia kopurua %40an igotzea.

Guztiok hartu behar dugu parte estrategia horretan: instituzioek, erakundeek, elkarteek eta pertsonek helburu horiek plan, programa eta ekimen zehatzen bidez lehenbailehen betetzeko beharra uneoro kontuan izan behar dugu. Guztiok dugu zerbait esateko eta zerbait garrantzitsua egiteko. Lurrarekin hitzordu bat daukagu, Gaiarekin.


Klimari buruzko Parisko goi-bileraz arartekoak egin dituen gogoetako batzuk dira. Honekin batera bidaltzen dugun artikuluan biltzen dira.


Lotutako dokumentazioa

Arartekoaren iritzi artikulua (30-11-2015)