Pertsonen eskubideak bizitzaren bukaeran

XXXVIII. Uda Ikastaroak,  XXXI. Europar Ikastaroak - UPV/EHU 2019

Uda Ikastaro honen bidez, jarrera baikorra sustatu nahi da gizartean eta medikuntzan, gaixotasun aurreratua eta terminala duten pertsonak artatu eta zaintzeari dagokionez. Giza duintasunean eta arreta profesionalean oinarritutako ikuspegitik begiratuta, gaitzaren bilakaera naturala errespetatu nahi da, horretan lagundu, eta gaixoa zaintzearen alderdi espiritualak eta emozionalak aintzat hartu.

Bizi-prozesu hori eta bere ezaugarriak aztertzeko erabiliko den ikuspuntu etikoa hausnartu eta abiapuntutzat hartuta, arretaz aztertuko da pertsonek bizitzaren amaieran beren duintasuna eta ongizatea babesteko dituzten eskubide eta bermeen esparru juridikoa (nazioartean, Europan, Estatuan eta autonomia erkidegoan).

Ikastaroan aztergai izango dira pertsonek bizitzaren amaieran aurrez aurre izan ditzaketen egoerak eta horietan jaso beharreko arreta, erabakiak hartzeko prozesua barne, alderdi guztietan: legedia, alderdi medikoa, baimen informatua, tratamendu aringarriak, laguntza senideei, etab. Gainera, bizitzaren azken aldian gaixoaren duintasuna eta autonomia babesteko ezagutzen diren jarduera egokiak ere aurkeztuko dira.

Zehazkiago, ikastaro honen bitartez, gai hauetan lagundu nahi da:

  • Gogoeta, profesionalen eta sektoreen arteko trukea sustatzea, bizitzaren amaierako egoerei lotutako ezagutza eta esperientziak partekatzeko, sentsibilizazioaren, konpromisoaren eta interes publikoaren bitartez.
  • Gaixotasuna oso aurreratua dagoen unean, bizitzari buruzko funtsezko erabakiak identifikatzea eta ordezko hautabideak aztertzea.
  • Bizi- eta emozio-sufrimendua dagoen egoeretan, eskubide eta bermeen gaineko araudia berraztertzea, eta bizitzako gertakizun guztiei erantzuteko nahikoa den ala ez ikustea.
  • Bizitzaren amaieran lagun egiteko jarduera egokiak ezagutzea, aintzat hartuta gaixoa errespetatzearen paradigmatik abiatuta.

 

    Location : Donostia/San Sebastián


Ekitaldiak gorde: