ZERBITZURAKO ETA ADMINISTRAZIOAREN JARDUNBIDE EGOKIRAKO ARARTEKOAREN KONPROMISOAK

Gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian, Zerbitzurako eta administrazioaren jardunbide egokirako Arartekoaren konpromisoak onartzeko Arartekoaren ebazpena.

Arartekoak zerbitzu-karta hau prestatu du, herritarrei ezagutarazi nahi baitie zer zerbitzu eskaintzen dituen eta nola. Orobat, bertan adierazten da erakundearen esku-hartzea eskatzen duten pertsonekiko harremanetan erakundeko kideek zer konpromiso hartzen dituzten, kalitate eta ebaluazio estandarrei jarraiki.

Karta hau indarrean jarriko da horren adierazleak lortzea ahalbidetzen duten aplikazio informatikoak erabiltzeko moduan egoten direnean, nolanahi ere, 2012ko ekainaren 30a baino lehenago.


Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 22a